XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amabi Arrietatik

Urteari asiera emoteagaz batera, jaiak asi jakuz gure eskualdekó errietan.

Lehenengokoak, Berrizko San Antonak izan doguz.

Aurten bere, euskal dantza txapelketak euki doguz, idi probak, aizkolariak, soinulariak, eta abar.

Eskualdeko umeen dantza taldeak eroateko asmoa bere ba egoan, il honen 18-rako; baina ezin izan da asmo hori bete, horretarako dirurik egon ez dalako.

Urtarrilaren 11-n, idiproba tokian, euskal dantza txapelketea euki genduan.

Lehenengo saria,1.200 pesetakoa, Ondarroako bikote batek irabazi eban.

Zorionak!.

18-an, goizean, erriko dantza taldeak euren saioa eskainí eben.

25-ean, ciclo cross dala ta eztala, inguru guztiak jendez beterik egozan; Amazazpik emon eutsoen asiera, ta zazpik baino ez eben amaitu.

Irabazlea, Jose Maria Basualdo izan zan.